Gure burua Santa Eulalia ikastetxea bezala ezagutarazten dugu, baina betiko santurtziarrontzat gara: «Patronatua».
Gure ikastetxea ehun urtetik aurrera dago, baina gazte eta osasuntsu sentitzen da. Izan ere, badakigu ondo egoteko zaindu egin behar dela, eta Patronatuari ez zaizkio inoiz zaintza onak falta izan.
Hasieran Karitateko alabek ondo zaindu zuten, eta horrela jarraitu zuten 2019ra arte. Hortik aurrera, bai haiek eta bai guk etapa berri bati ekin genion. Aldaketa handia, erronka handia. Baina zure burua zaintzen, egokitzen, behatzen, zure inguruan gertatzen den guztiari adi egoten, nahi izaten, hobetzen eta zeure buruaren bertsiorik onena eskaintzen irakatsi dizutenean, aldaketak beti dira eramangarriagoak.
Karitateko alabek esku onetan utzi ziguten EBI hezkuntza sarea (Elizbarrrutiko Ikastetxeak). Eta hezkuntzan aldaketetara egokitzea ezinbestekoa dela ikasia genuenez, horretan ari gara, begiak ondo irekita eta zentzumen guztiak erne.
Gure gizarteak aldaketak eskatzen ditu, eta guk gure aletxoa ekarri nahi dugu. Esaten da ekintzetatik ikasten dugula, ez hitzetatik. Hori da gure erronka nagusia. Patronatua lanean ari da gure hezkuntza-komunitatea osatzen duten guztiak begiak ondo irekita eduki daitezen, aldaketetara egokituta, zaintzen eta nahi izaten jakinda, pertsona gisa hazita eta, batez ere, mundu hobe bat eraikitzen lagunduz.