2025eko urtarrilaren 14an, Patronato Santa Eulalia Ikastetxea formalki eta borondatez atxiki zitzaion Bilboko Elizbarrutiko Zigor Arriskuen Prebentziorako Kodeari, dokumentu horren edukiaren jabe egin eta bere jarduera-eremu guztietan “gauzak ondo egitearekin” benetako eta irmo konpromisoa hartu zuen.
Gardentasuna eta etengabeko hobekuntza sustatzeko asmoz, Patronato Santa Eulalia Ikastetxeak barne-informazio sistema bat jartzen du zure eskura. Sistema honen bidez, Zigor Arriskuen Prebentziorako Kodean aurreikusitakoaren aurkako egoerak edo jokabideak gure ezagutzera eman ditzakezu. Jasotzen den informazio oro konfiantza osoz eta sekretu handienarekin tratatuko da.
Komunikaziorako bideak honako hauek dira:
Patronato Santa Eulalia Ikastetxeko zuzendaria: zuzendaritza@pseulalia.net
Bilboko Elizbarrutiko Idazkari Nagusia: compliance@bizkeliza.org
Bilboko Elizbarrutiko Kanal Etikoa, eta kanal honen arduraduna Elizbarrutiko Idazkari Nagusia da. Kasu honetan, nahi izanez gero, anonimotasunez eman dezakezu informazioa.

