Patronato Ikastetxean nazioartekotzaren aldeko konpromisoa dugu, eta ziur gaude beste herrialdeetako kultura eta esperientzietara zabaltzeak balio handia ematen diola gure hezkuntza-komunitateari. Apustu honen baitan, Erasmus+ akreditazioa lortzeko proiektua aurkeztu dugu, ikasle eta irakasleentzako truke eta nazioarteko lankidetza aukerak zabaltzeko asmoz.
Erasmus+ programari esker, dagoeneko esperientzia aberasgarriak bizi izan ditugu. 2023ko martxoan, Základní škola a Mateřská škola Chýně izeneko Pragako ikastetxearekin truke-programa bat egin genuen. Bisita horretan, Pragako Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak eta irakasleak jaso genituen, eta Patronato Ikastetxeko familien etxeetan hartu zituzten. Esperientzia horrek, kulturen arteko errespetua eta ulermena sustatzeaz gain, pertsonen arteko harremanak sendotzen ditu eta ikasleentzako benetan aberasgarria izan da.